Gizartea -

EAE-ko LAN EGUTEGIA

2019ko lan egutegia: Martxoaren 19a eta uztailaren 25a jai-egunak izango dira

Egutegi honetara herrietako bi jaiegun gaineratu beharko dira.

Langile baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Langile baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Langile baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 19a eta uztailaren 25a jai-egunak izango dira 2019an. Horiek dira datorren urteko lan-egutegiko nobedade nagusiak.

2019an, urtarrilaren 6a eta abenduaren 8a igandean egokituko direlako erabaki dute martxoaren 19a eta uztailaren 25a jai-egun izendatzea. Horrez gain, tokian tokiko beste bi jai-egun ezarriko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu du datorren urterako lan-egutegia.

Hauek dira 2019ko lan-egutegiko jai-egunak:

- Urtarrilak 1, Urteberri-eguna

- Martxoak 19, San Jose

- Apirilak 18, Ostegun Santua

- Apirilak 19, Ostiral Santua

- Apirilak 22, Pazkoa Astelehena

- Maiatzak 1, Langileen Eguna

- Uztailak 25, Santiago

- Abuztuak 15, Andra Maria

- Urriak 12, Hispanitatearen Eguna

- Azaroak 1, Santu Guztien Eguna

- Abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren Eguna

- Abenduak 25, Eguberri-eguna

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak 2025ko lan egutegia