Gizartea -
Nafarroa
Gai arriskutsuak zeramatzan kamioi bat irauli egin da, Arga ibaian isuria eraginda
Istripuan ez da inor zauritu. Suhiltzaileek hesiak jarri dituzte ibaian, isuria geldiarazteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gai arriskutsuak zeramatzan kamioi bat irauli egin da Iruñeko iparraldean, eta isuria eragin du Arga ibaian. Zorionez, ez da inor zauritu istripuan. Horren ondorioz, gainera, PA-30 errepidea guztiz itxi behar izan dute, Ezkabako eta Antsoaingo tunelen artean.
Foruzaingoak azaldu duenez, ezbeharra 15:56an jazo da, PA-30 errepidearen 16. errepidean. Bertan, kamioia irauli egin da.
Prebentzio neurri gisa, errepidea guztiz itxi dute, bi noranzkoetan, eta agenteek zirkulazioa desbideratu dute, suhiltzaileek galtzada garbitu dezaten.
Argan ere lan egin dute suhiltzaileek, isuria geldiarazteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan
Trafikoa Euskal Herrian
Iruñea azken orduko berriak
Gaurko albisteak Nafarroan
Trafikoko web-kamerak Bilbon
Ekologia azken ordukoa
Ibaien albisteak
Kutsadura
Zer gertatu da Antsoain herrian?