Gizartea -

Errioxa

Irungo mendizale bat erreskatatu dute San Lorenzo tontorraren ondoan erori ostean

Gizonezkoa, 51 urte, 200 metroko magal batetik behera erori da, San Lorenzo Errioxako mendi-tontorraren ondoan, eta helikopteroz eraman dute ospitalera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo (Gipuzkoa) 51 urteko gizonezko bat erreskatatu zuten atzo, osteguna, San Lorenzo Errioxako mendi-tontorraren ondoan 200 metrotik behera erori eta gero, eta Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman zuten ondoren, helikopteroz.

SOS Rioja larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi duenez, Valderazcaray Eski Estaziotik eman zuten istripuaren berri, 200 metroko luzera duen mendi magal batetik behera erori eta gero, Colocobia deitutako pistaren inguruetan, hain zuzen, San Lorenzo menditik gertu.

Hala, Errioxako Osasun Zerbitzuko baliabideak eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Helikopteroa bidali zituzten, eta Guardia Zibilari ere ohartarazi zioten.

Hasieran, estazioko osasun zerbitzuko kideek artatu zuten zauritutako mendizalea, Guardia Zibilak erreskatatu ostean, eta ondoren San Pedro Ospitalera eraman zuten helikopteroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Irun argazkiak Erreskateak mendian