Gizartea -

EHU

Unibertsitatean sartzeko azterketak ekainaren 6, 7 eta 8an egingo dituzte

Probak -lehengo selektibitatea- iazkoaren atzekoak izango dira. Bigarren deialdia uztailaren 4, 5 eta 6an egingo dituzte.

Azterketan bost atal egin beharko dituzte ikasleek. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Azterketan bost atal egin beharko dituzte ikasleek. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Azterketan bost atal egin beharko dituzte ikasleek. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUn graduko ikasketak egiteko sarbide-probak (lehengo selektibitatea) ekainaren 6, 7 eta 8an egingo dituzte, iazko antzeko ereduari jarraituta.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) erregulatzen duen arautegia, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso zuenak, iazkoaren oso antzekoa izango da. Probak ekainaren 6, 7 eta 8an egingo dituzte, lehen deialdian, eta uztailaren 4, 5 eta 6an, bigarrenean.

Proba bakoitzak bost atal izango ditu: gaztelania eta literatura; euskara eta literatura; Espainiako historia; atzerriko lehen hizkuntza; eta ikasleak egin duen batxilergoko 2. mailako modalitateari dagokion nahitaezko irakasgaia. Gaietako bakoitzari 0 eta 10 puntu artean emango zaizkio, eta lehen fase horretan gehienez ere 10 puntu lortu ahal dira, Unibertsitateak ohar baten bidez azaldu duenez.

Fase hori onartzea ezinbestekoa izango da unibertsitatean sartzeko. Ikasle batek sarbide proba gaindituko du, baldin eta 5eko edo hortik gorako nota lortzen badu batxilergoko batez besteko notaren % 60ren eta sarbide faseko kalifikazioaren % 40ren batez besteko haztatua kontuan hartuta, betiere sarbide faseko kalifikazioa 4koa edo hortik gorakoa bada.

Onarpen fasea, bestalde, borondatezkoa da, eta haren helburua egin nahi diren ikasketekin lotutako diziplina arloetako ezagutzak eta arrazoibide gaitasuna ebaluatzea da.

Ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukeratu dezake, gehienez ere lau, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik.

Fase honetan, asko jota 4 puntu lortuko dituzte. Gai bakoitzari 0 eta 10 puntu artean emango zaizkio, eta, azken nota jartzeko, borondatezko azterketen bloke bakoitzeko notarik onena kontuan hartuko da, betiere 5etik gorakoa bada, eta haztapen parametroekin biderkatuko dute; haien balioa -0,1, 02 edo 0,3- unibertsitateak finkatuko du hautatutako graduak gaiarekin duen loturaren arabera.

Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleen batez besteko nota, berriz, zikloko batez besteko nota izango da, eta onarpen nota hobetzeko aurkeztu ahal izango dira azterketako gaietako edozeinetara, gehienez ere laura, enborreko orokorrak barne (batxilergoko ikasleen antzera).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Hezkuntzako albisteak 2024