Gizartea -

Gironan

Zahar-etxe bateko zortzi gorpu hobitik atera dituzte Oloten

Duela hilabete, Olot herrian zahar-etxe bateko zaindariak hiru adineko pozoitua hil izana aitortu zuen. Orain, epaileak beste 8 pertsonaren gorpuak hobitik ateratzeko agindu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi adinekoren gorpuak hilobitik atera dituzte gaur Gironan autopsia egiteko, eta La Caritat zahar-etxeko zaindari batek horiek ere hil omen zituen edo ez zehazteko. Urriaren 12aren eta 17aren artean gizonak hiru adineko hil zituela aitortu zuen.

Orain, epaileak aginduta, beste hiru gizon eta bost emakume hilobitik atera dituzte; izan ere, adineko horiek zahar-etxe horretan bizi ziren atxilotutako zaintzailea bertan lan egiten zuenean.

Oloteko, Castellfolliteko eta Bianyako Sant Salvadorreko hilerrietatik atera dituzte gorpuak, eta Gironako Medikuntza Institutura eramango dituzte, aztertuak izateko.

Zortzi adinekoak, hiru gizon eta bost emakume, zahar-etxe horretan bizi ziren Joan Vila akusatuak horretan lan egiten zuen bitartean.

Medikuek kriminalitate zantzuak bilatuko dituzte orain; izan ere, Vila lanean zegoen bitartean argitu gabeko hamabi adinekoren heriotza gertatu zen.

Are gehiago, hildako gehienek heriotza naturala izan zutela uste izan zuten hasiera batean, baina inork ez zien azterketa medikurik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea