Gizartea -
Seychelle uharteetatik gertu
'Campolibre Alai' ontziak piraten erasoa saihestu du Indiako Ozeanoan
Euskal arrantzontziek era horretako zortzi eraso jasan dituzte azken bi asteetan. Segurtasun pribatuko agenteek tiroka uxatu dituzte itsas-lapurrak.
Erredakzioa
Campolibre Alai euskal atunontziko segurtasun pribatuak piraten erasoa saihestu du Indiako Ozeanoan, gaur. Euskal arrantzontziek era horretako zortzi eraso jasan dituzte azken bi asteetan.
Anabac armadoreen elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, Bermeoko (Bizkaia) Echebastar enpresaren ontziak tiroka uxatu behar izan ditu-itsas-lapurrak, Seychelle uharteetatik 370 milia ingurura.
Campolibre Alai atunontziak izandako hirugarren erasoa da. Marinel galiziarrak senideekin harremanetan jarri dira "guztiak ongi" daudela baieztatzeko, familiei lotutako iturriek adierazi dutenez.
Igandean antzeko gertakaria izan zuen Intertuna IIIk eta euskal ontzi horretako segurtasun pribatuko kideek ekidin zuten erasoa.