Gizartea -

Abisu horia

Herrerako mendatea itxita dago elurragatik, eta Opakuan eta Urduñan kateak behar dira

Guztira, beste 14 mendateetan arretaz gidatzeko gomendatu dute, elur denboralea dela eta.

Urduñako mendatea zuri-zuri, artxiboko irudi batean. Argazkia: Iker Salgado
Urduñako mendatea zuri-zuri, artxiboko irudi batean. Argazkia: Iker Salgado
Urduñako mendatea zuri-zuri, artxiboko irudi batean. Argazkia: Iker Salgado

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Herrera mendatea itxita dago ibilgailu guztientzat elurragatik; Opakuan eta Urduñan, berriz, autoek kateak behar dituzte, eta kamioiak ezin dira ibili, elurragatik.

Guztira, 14 mendatetan arretaz gidatzeko gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Sare nagusian, arretaz ibili behar da mendate hauetan: Altuben (Araba), AP-68an, eta Etzegaraten (Gipuzkoa), N-1ean.

Era berean, arretaz gidatu behar da Azazetan, Bernedon, Herreran, Kurtzetan eta Gasteizko mendatean, (Arabako bigarren mailako errepideak dira guztiak).

Gipuzkoan, berriz, kontuz ibili behar da Arlaban, Arrate, Otsaurte eta Pagatza mendateetan, eta, Bizkaian, Kanpanzar, Areitio eta Arrangizgana mendateetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, abisu horia ezarri dute elurragatik; 18:00etatik aurrera, baina, alerta laranja mailara igoko dute EAEn eta Nafarroan, elur-maila 300 metrora jaitsiko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Eguraldia Gaurko azken orduko albistea