Gizartea -
Espazioa
Tiangong 1 estazioa Lurrera eroriko da martxoaren 30a eta apirilaren 6aren artean
Estazio espaziala Espainia, Frantzia, Portugal eta Grezia herrialdeei dagokien latitude-eremuan eroriko da.
Agentziak | Erredakzioa
Tiangong 1 estazio espaziala Lurrera eroriko da martxoaren 30a eta apirilaren 6aren artean, besteak beste Espainia, Frantzia, Portugal eta Grezia herrialdeak dauden latitudearen parean.
Darmstadt (Alemania) hirian dagoen hondakin espazialen ESA bulegoak martxoaren 15ean egindako iragarpenaren arabera, iparraldera eta hegoaldera 43 gradura dauden latitudeak bazter daitezke.
ESAk ezin izango du denbora zein kokapenaren zehatz aurreikusi. Dena den, astero berritu dute iragarpena.
Txinako Agentzia Espazialak (CNSA) estazioaren kontrola zuela ziurtatu zuen urtarrilaren erdialdean. Halaber, CNSAko ingeniari baten esanetan, Lurrera kontrolpean erortzeaz gain, ingurumena eta herritarrak mehatxatu gabe egingo duela baieztatu zuen. Atmosferara sartzean erre egingo omen da, eta soberakinak itsasora eroriko dira, "azalera arriskuan jarri gabe".
Hala eta guztiz ere, The Aerospace Corporation konpainiak aditzera eman duenez, Tiangong 1 estazioak lurreko azalera ukituko duten zatiak utz ditzake Mediterraneo inguruan.
Tiangong 1, Txinako lehen estazio espaziala, 2011n jaurti zuten eta amaitu du zerbitzu-zikloa. 8,5 tonako pisua du.