Gizartea -

Liburu batean

Aita Santuak preserbatiboaren erabilera onartu du 'zenbait kasutarako'

Adierazpen hauek Peter Seewald idazlearen Munduko argia. Aita Santua, Eliza eta denboraren seinaleak. Benedikto XVI. aita santuarekin elkarrizketa liburuan agertzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.ak preserbatiboaren erabilera zenbait kasutan justifikatuta dagoela esan du, baina hori hiesaren kontra borrokatzeko "benetako" modua ez dela gaineratu du, izan ere, "sexualitatearen haraindiko kutsua" galtzea.

Adierazpen hauek Peter Seewald idazlearen Munduko argia. Aita Santua, Eliza eta denboraren seinaleak. Benedikto XVI aita santuarekin elkarrizketa liburuan agertzen dira. Liburua asteartean, azaroaren 23an, salgai jarriko dute.

Liburu horretan, pederastiaren inguruko iskanbilak ez zuela ezustean harrapatu adierazten du Ratzinger aita santuak; bai, ordea, iskanbila horrek izandako oihartzun handiak.

Bestalde, eta sexualitatearen inguruan galdetzen diotenean, "arreta guztia" preserbatiboarengan jartzea, horren ondorio zuzena sexualitatea "arinkeriaz hartzea" baita. Arinkeria horrek pertsonek sexualitatea droga balitz bezala hartzea ekartzen du, eta ez maitasunaren adierazpena bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea