Gizartea -

Segurtasun dispositiboa

Tentsioa Olympiqueko jarraitzaileak San Mamesera heltzean

Marseillako Olympiqueren ehunka jarraitzaile Bilboko Kale Nagusitik heldu ziren San Mamesera, Ertzaintzak babestuta. Ibilbidean zehar, bengalaren bat piztu eta petardo batzuk bota zituzten.

San Mames hesituta. Argazkia: Alberto Acebedo.
San Mamesen hesiak jarri dituzte.
Tentsioa Olympiqueko jarraitzaileak San Mamesera heldu direnean

2:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marseillako Olympiqueren ehunka jarraitzaile Bilboko Kale Nagusitik heldu ziren San Mamesera ostegun arratsaldean, Ertzaintzak babestuta. Ibilbidean, Frantziako taldearen zaleek bengalaren bat piztu eta petardo batzuk bota zituzten. Gainera, ertzainek labanak, borrak eta golf pilotak atzeman zizkieten.

Olympiqueko ultrek pankarta handi baten atzean egin zuten bidea. Ertzainek San Mameseraino eraman zituzten, ibilbide osoan zehar zainduta.

Ordu batzuk lehenago, Ertzaintzak Marseillako Olympique taldeko jarraitzaile erradikalak Zorrotzaurren elkartu zituen, San Mames zelaitik gertu, Athletic eta Marseillako Olympique taldeek 19:00etan jokatu zehar zuten Europa Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida hasi aurretik.

Horrela, talde frantsesaren eta zuri-gorriaren zaleak banatu nahi zituzten, istiluak saihesteko, eta Ertzaintzak hainbat neurri hartu zituen horretarako.

Ertzaintzak San Mames futbol zelaiko zabalgunea hesitu zuen eta kontrolak egin zituen EAEko errepideetan, segurtasun neurri handiak ezarrita.

Europa Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida zen atzokoa, eta "arrisku handikoa" jo zuten. Polizia autonomikoak asteazkenean aurkeztu zuen partida horretarako prestatutako segurtasun dispositiboa. Neurrietako batzuk asteazkenean bertan jarri zituzten martxan, eta talde frantsesa eta horren zaleak (mila inguru) Bilbotik joan arte izan dute aktibatuta.

 

 

Ertzaintzaren kontrola Iurretan, Athletic-Olimpique partidaren atarian
Ertzaintzaren kontrola Iurretan, Athletic-Olimpique partidaren atarian
Ertzaintzaren kontrola Iurretan, Athletic-Olimpique partidaren atarian

1:09

Athleticen partidan ez zaitzatela ezertan nahasi. Saihestu edozein probokazio edo gorabehera, eta gozatu! pic.twitter.com/8kI1Q8yenV

— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) 15 de marzo de 2018

 

Dispositiboan parte hartu zuten agenteen kopurua beste partiduetakoen parekoa izan zen. Bilboko Udaltzaingoarekin eta Athletic Clubekin ez ezik, Marseillako Poliziarekin ere aritu zen elkarlanean Ertzaintza, dena koordinatzeko.

ERTZAINTZA DISPOSITIVO ATHLETCI OLYMPIQUE

Josu Bujanda, dispositiboaren aurkezpenean. Argazkia: Iker Salgado.

Kezka, Olympiqueko jarraitzaileen inguruan

Athletic eta Marseillako Olympique taldeek duela bi denboraldi neurtu zituzten indarrak Europa Ligan, eta istiluak izan ziren orduan bi taldeetako zaleen artean. Hori dela eta, segurtasun neurriak indartu dituzte oraingoan, orduan gertatu ziren modukoak ez errepikatzeko.

Ostalariei eskaria

Bilboko eta, batez ere, San Mames inguruko ostalariekin ere harremanetan jarri zen Ertzaintza. Partida hasi aurreko orduetan bezeroei kristalezko edalontzirik eta botilarik ez emateko eskatu zieten.

Horrez gain, Udaleko langileek erretiratu egin zituzten estadioaren inguruan beira batzeko dauden edukiontziak.

Athleticek ere dispositibo berezia prestatu zuen, segurtasun pribatua handituta, zelai barruan indarkeriazko irudirik ez izateko berriro.

Segurtasun indarrek eta klubak eskari berbera egin zieten zaleei, liskarrik gabe, futbolaz goza dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Athletic Club Futbola Bilboko azken albisteak Ertzaintza San Mames Gizartea Gaurko azken orduko albistea