Gizartea -
Kutsadura
Isuri berri bat antzeman eta ikertzen ari dira Deba ibaian, Elgoibarren
URA-Uraren Euskal Agentziak laginak hartu ditu eta zonaldean kamera bat du, ibaian agertu den aparraren jarraipena egiteko.
Agentziak | Erredakzioa
URA-Uraren Euskal Agentzia Deba ibaian antzemandako isuri berri bat ikertzen ari da astearte honetan, Elgoibarren (Gipuzkoa).
URAk agiri batean jakitera duenez, isuriaren jatorria ikertzen ari dira. Horretarako, laginak hartu dituzte eta zonaldean kamera bat dute, ibaian agertu den aparraren jarraipena egiteko.
Gainera, ibaian arazoren bat ikusten denean 112 telefonora deitzea “oso garrantzitsua” dela gogorarazi die Agentziak herritarrei, protokoloak martxan jartzeko.
URAk otsailaren 21ean baieztatu zuenez, zianuroa izan zen Deba ibaian, Soraluzen, otsailaren 12an ehunka arrain hil zituena.