Gizartea -
Eskandaluen ostean
Aita Santua eta beste 150 kardinal pederastiaz hitz egiteko bildu dira
Ateak itxitako bilera da eta egun osokoa; bukatutakoan ohar bat zabalduko dute eztabaidatutakoaren inguruan.
Erredakzioa
Hainbat herrialdetako 150 kardinal Bendicto XVI aita santuarekin bilduta daude Vaticanon, pederastiarekin lotutako apaizen auzien, erlijio-askatasunaren eta Elizara bueltatu nahi diren anglikarren inguruan hitz egiteko.
Ateak itxitako bilera da Sinodoaren Gela Berrian egiten ari direna eta egun osoa emango dute bilduta. Espero da eguna bukatutakoan Vaticanok hitz egindakoaren inguruko ohar bat zabaltzea, ohar "laburra", Federico Lombardi bozeramaileak iragarri duenez.
Bilera Aita Santuaren hitzaldi batekin hasi da, Vaticanoko iturrien arabera, eta bukatzen duenean Tarcisio Bertone kardinalak, estatu-idazkariak, hartuko du hitza, munduko erlijio-askatasunari eta erronka berriei buruz aritzeko.
"Otoitz eta gogoeta jardunaldia" kardinalak Roman direla aprobetxatuta egiten ari dira, astebruru honetan Ratzinger Aita Santuaren hirugarren Aitasantutza egingo baitute kardinalok. Bertan Benedicto XVI.ak 24 kardinal berri izendatuko ditu, bestak beste, espainiar bat, ekuadortar bat eta brasildar gizonezko bat.