Gizartea -

Lur-jausia

Igeldoko familiek gutxienez beste egun bat gehiago egon beharko dute etxetik kanpo

Gaur goizean euria egin duenez, ezin izan da dute errepidera eroritako lurra kentzeko lana amaitu.

Lur-jausia larunbat goizaldean gertatu zen
Lur-jausia Igeldon
Igeldoko familiek beste egun bat gehiago egon beharko dute etxetik kanpo

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Igeldo auzoko eraikin batean bizi diren bost familia etxetik atera behar izan zituzten larunbatean, lur-jausi baten ondorioz. Gaur Donostiako Udalak jakinarazi duenez, egun bat gehiago egon beharko dute etxetik kanpo.

Gaur goizean euria egin duenez, ezin izan dute errepidera eroritako lurra kentzeko lana amaitu, hezetasunak lurra bigundu duelako eta lur-jausi gehiago gerta daitezkeelako.

Hori dela eta, bost familiek gutxienez beste egun bat egon beharko dute etxetik kanpo. Horietatik bi hiriko hotel batean daude; beste hirurak, berriz, lagunen edo senideen etxeetan.

Lur-jausia larunbat goizaldeko 04:00etan gertatu zen, Itxasargiko Pasealekuaren 57. zenbakiaren parean.

Udal arkitektu batek eraikina ikuskatu zuen atzo, eta lur-jausiaren garrantziaz ohartarazi. Euria egiteko arriskua zegoela ikusita, bost familia haien etxeetatik ateratzea erabaki zuten, segurtasun ezagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea Gaurko azken orduko albistea