Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia astelehenean ere indarrean egongo da, haizea dela eta
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, haizeagatik ezarritako abisu horia arratsaldeko 15:00ak arte luzatuko du.
eitb.eus
EAE astindu duen haize bortitzak 149,5 km/h-ko ufadak utzi zituen atzo, igandea, Urduñan (Bizkaia), eta 125,6 km/h-koak Tobillasen (Araba), Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak azaldu zuenez. Horrez gain, Oizen (115 km/h), Galean (113,6 km/h) eta Matxitxakon (108 km/h) ere gogor jo zuen haizeak. Arrisku gutxiagoko eremuetan, berriz, honako abiadura izan zuten ufadek: 90,3 km/h Deustun, 85 km/h Saratxon eta 84,67 km/h Gasteizen.
Astelehenean, abisu horia ezarriko dute itsasoan nabigaziorako lehen bi milietan, itsasaldeko arriskutagatik, 09:00etatik 18:00etara.
Bestalde, olatuak 3,5 edo 4 metro artean ibiliko dira. Hondoko ipar-ekialdeko itsasoak 2 metroko olatuak sortuko ditu, eta 3 metrokoak ere izan daitezke arratsaldean.
Gainera, kostaldeko haizeguneetan ere abisu horia ezarriko dute, 09:00etatik 15:00etara.