Gizartea -

Greba Feminista

Bilboko uholde morea, nazioarteko komunikabideetan

Euskal Herriko emakumeek egindako indar erakustaldiak mundu osoan izan du oihartzuna. Bilboko manifestazioaren irudiak The New York Times, BBC edo The Guardian bezalako komunikabideetan agertu dira.

Bilboko manifetazioaren irudiak nazioarteko komunikabideetan agertu dira. Argazkia: EFE
Bilboko manifetazioaren irudiak nazioarteko komunikabideetan agertu dira. Argazkia: EFE
Bilboko emakumeen greba, nazioarteko komunikabideetan

1:22

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko martxoaren 8a emakumeen borrokaren inflexio puntua bilakatuko dela gaur ez du inork zalantzan jartzen.

Greba feministak aurreikuspen guztiak hautsi zituen atzo, baita antolatzaileenak ere. Euskal Herriko Mugimendu Feministak aitortu du espero baino askoz jende gehiago bildu zela mobilizazioetan eta ziur agertu da atzokoa "mugarri" izango dela emakumeen borrokan.

Euskal Herriko hiriburuetan dozenaka mila emakume elkartu ziren, eguerdian eta gauean egindako manifestazioetan.

Bilbon 35.000-50.000 emakume atera ziren kalera goizean; Iruñean, 13.000; Gasteizen, 12.000; eta Donostian, 5.000tik gora. Gauean deitutako mobilizazioetan beste horrenbeste edo askoz gehiago izan ziren. Bilbon, esaterako, 60.000 lagun batu ziren.

Denen ahotan dabil. Emakumeek indar erakustaldia egin zuten atzokoan. Hunkigarria, arrakastatsua eta historikoa izan zen.

Horren erakusgarri izan daiteke, adibidez, Bilboko manifestazioaren irudiak The New York Times, BBC, The Guardian edo TeleSur bezalako komunikabide handietan agertu izana.

Euskal Herriko uholde morearen irudiak erabili dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko kronikak janzteko.

MARTXOAK8 BILBO EFE2

(Jendetza bildu zen Bilboko manifestazioan. Argazkia: EFE)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea gaur Indarkeria matxista Grebak gaur Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur Feminismoa gaur Martxoak 8