Gizartea -

Erasoa Bizkaian

Hiru gazte atxilotuta, Bilbon etxegabe bati eraso eta iturri batera botatzea egotzita

Gazteek mantak kendu dizkiote lo zegoenean eta, bistako arrazoirik gabe, kolpeak ematen hasi dira; ondoren, iturrira bota dute.

Casilda Iturrizar parkeko pergola, Bilbon. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes
Casilda Iturrizar parkeko pergola, Bilbon. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes
Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Bilbon etxegabe bati erasotzeagatik

1:06

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 eta 23 arteko hiru gizon atxilotu ditu ostiral goizalde honetan, zauri larriak eragitea eta gorroto delitua egotzita. Gazteek etxerik gabeko gizon bati eraso egin diote Indautxu auzoan, eta ondoren Casilda Iturrizar parkeko iturrira bota dute.

Biktima ospitalera eraman behar izan dute, hipotermia zuelako eta hainbat puntu jaso behar izan dituelako jasandako kolpeen ondorioz.

Emakume baten laguntzari esker agenteen biktimari lagundu eta susmagarriak atxilotu ahal izan dituzte.

Erasoa 04:20ean gertatu da, hiru gazteek etxegabeari eraso egin diotenean. Erasoaz gain, gizona iturrian behin eta berriro sartu dute, Ertzaintza etorri arte.

Orduan, erasotzaileek ihes egin dute, baina inguruetan harrapatu dituzte laster, arropa bustiarekin eta arropan eta zapatiletan odola arrastoak zituztela.

Biktimaren hitzetan, lo zegoenean gazteek mantak kendu dizkiote eta kolpeak ematen hasi dira arrazoirik gabe; ondoren, iturrira bota dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gizartea Eguneko albisteak