Gizartea -
Gipuzkoa
Pintaketa arrazistak egin dituzte Hernaniko meskitan
Meskitaren atarian "Fuera moros" ('Mairuak kanpora') idatzi dute, eta diana bat irudikatu. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute hainbat elkartek igande arratsalde honetarako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hernaniko meskitan pintaketa arrazistak agertu dira, Euskadiko Federazio Islamikoak ohar baten bidez salatu duenez. Erasotzaileek meskitaren ate nagusian idatzi dute "Fuera moros" ('mairuak kanpora'), eta diana bat margotu.
Aziz Messaoudi Euskadiko Federazio Islamikoaren presidenteak adierazi duenez, "ezin da Euskadiko bake soziala arriskuan jarri, gainditu ezin dugun lerro gorria baita".
Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute igande honetarako 16:00etan Arrisala Elkarteak (meskita hori kudeatzen duenak), AMHER SOS Arrazakeriak eta GazteBizilagunak elkarteak.