Gizartea -

trafikoa

Ilara luzeak sortu dira A-8an Barakaldon, kamioi batek matxura izan ostean

Ibilgailuak matxura izan du eta, hori dela eta, lau erreitik bat itxi behar izan dute, sei kilometroko auto-ilarak sortuta.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek matxura izan du A-8an Barakaldon (Gurutzeta), Cantabriarako noranzkoan, eta sei kilometrorainoko auto-ilarak sortu ditu.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, lau erreitik bat itxi behar izan dute matxuragatik, Zorrotzako (Bilbo) bihurguneetatik hurbil.

Garabiak ibilgailua kendu arren, ilara luzeak sortu dira, baina 14:30rako errepidea bere onera bueltatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Barakaldo Trafikoko web-kamerak Donostian AP8 Kantabria gaur