Gizartea -
Elurtearen ondoren
Termometroak 17 gradura helduko dira ostegun honetan hego-haizearen eraginez
Bilbon tenperaturak nabarmen gora egingo du gaur, 17 gradutan kokatu arte. Donostian, termometroak 16 gradura helduko dira. Araban, oro har, 12 gradu inguru izango dira.
Agentziak | Erredakzioa
Hego-haize ufada bortitzek tenperaturen gorakada nabarmen bat ekarriko dute gaur, osteguna, Euskal Herrian. Horrela, lurralde osoan hotza eta elurteak atzean geratuko dira eta termometroak 17 gradura helduko dira.
Bilbon tenperaturak 17 gradura helduko dira. Donostian, antzera, termometroek 16 gradu harrapatuko dituzte. Araban, oro har, 12 gradu inguru izango dira.
Bestalde, gaur abisu horiak indarrean jarraituko du hego-haizeagatik. 100 kilometro orduko ufadak espero dira toki garaietan eta arriskutsuetan. Gainerakoan 80 kilometroko ufadak izan daitezke.
Euri apurren bat egingo du, sarriago barnealdean. Egoera berdina errepikatuko da ostiralean eta larunbatean.