Gizartea -
Sutea
Lau pertsona erietxera eraman dituzte Lemoizen sute batean kea arnasteagatik
Sutea goizaldeko 01:30ean piztu da, Lemoizko Gure Mendi auzoko bi solairuko etxebizitza batean.
Agentziak | Erredakzioa
58 eta 52 urteko senar-emazte bikote bat eta haien alabak (26 eta 21 urte) Gurutzetako ospitalera eraman dituzte Lemoizen (Bizkaian), etxean piztutako sute baten ondorioz kea arnastu ostean, Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Goizaldeko 01:30 aldera piztu da sua, Gure Mendi auzoko bi solairuko etxebizitza batean.
Badirudi sutea etxeko "txokoan" sortu dela, eta ke-piloa zabaldu dela etxe osoan. Oraingoz ez dakite zerk eragin duen.
Lemoizera joandako suhiltzaileek itzali dute sua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea