Gizartea -

Istripua

21 pertsona zauritu dira, bat larri, Lerman autobus bat irauli ostean

Autobusa Madril eta Iruñea arteko bidea egiten ari zen. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.

21 lagun zauritu dira Iruñera zihoan autobusa Lerman irauli ostean

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus bat irauli egin zen igande arratsaldean A-1 autobideko Lermako irteeran, Burgosen. Ezbeharraren ondorioz, 21 pertsona zauritu ziren, horietako bat larri. Burgosko eta Aranda de Dueroko ospitaleetara eraman zituzten. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.

Istripua atzo 19:09an gertatu zen. Larrialdi zerbitzuek Guardia Zibilari, Burgosko eta Lermako suhiltzaileei eta osasun zerbitzuei eman zieten abisua.

17 biktima Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten, eta lau Aranda de Dueroko Santos Reyes erietxera.

Istripua izan zuen ibilgailua Autobuses Jimenez konpainiakoa zen, eta PLM enpresari laguntza emateko Madril-Logroño-Iruñea bidea egiten ari zen. Ezbeharra gertatu eta gero, beste autobus bat ipini zuten onik ateratako bidaiariak hartu eta eramateko. Horrez gain, 941 202 777 telefono-zenbakia jarri dute, senideei behar duten informazioa emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Burgos argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea