Gizartea -
Mobile World Congress
Bost zauritu eta atxilotu bat Bartzelonan erregearen bisitaren aurkako protestan
Kataluniako Musika Jauregira hurbiltzen saiatu dira manifestariak. Orduan Esquadra Mossoek aurre egin diete, eta bost pertsona arin zauritu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Laietana Kaleko zonaldean eta Kataluniako Musika Jauregiaren hurbileko kaleetan tentsio-uneak bizi dira igande arrattsalde honetan Bartzelonan, MWC azokaren harira, Espainiako erregeak egindako bisita dela eta.
Horren aurka protestatzeko hainbat manifestari bildu dira, eta Musika Jauregira hurbiltzen saiatu, baina Esquadra Mossoek aurre egin diete. Karga txiki horren ondorioz, bost lagun arin zauritu dira, eta pertsona bat atxilotu dute, agenteei eraso egin izana egotzita.
"Errepublika defendatzeko batzordeek" deitu dituzte protestak. Bertan bildutakoek lapikoak eta txistuak eraman dituzte, zarata ateratzeko asmoz, eta hainbat lelo oihukatu dituzte: "Ez daukagu beldurrik", "Errepublika gara", "Okupazio-indarrak kanpora".