Gizartea -
Ikerketa
Adingabeen %61ek alkohola 'maiz' edaten dute
'Hablemos del alcohol' liburuaren arabera, gehienek (% 94) zailtasun handirik gabe alkohola erostea lortzen dute.
Erredakzioa
Asteburuetan ateratzen diren gazteen % 87k alkohola edaten du. Horietatik % 45ek gurasoen baimena dutela diote, gaur Alcohol y Sociedad elkarteak aurkeztutako ''Hablemos del Alcohol'' liburuaren arabera.
Liburuaren arabera, nerabeen % 94k "zailtasun handirik gabe" alkohola erostea lortzen du. Hamarretik zazpik dio NANa ez diotela inoiz eskatu alkohola eskatu edo erosterakoan, nahiz eta 18 urtetik beherakoek debekatuta daukaten.
12 eta 18 urte arteko gazteen % 61ek alkohola "maiz" hartzen du, eta % 69ak 13 eta 16 urte artean hasi zen edaten. % 56a "noiz edo noiz" edan egin du, liburuaren arabera.