Gizartea -

Aurkezpena

Ribabellosan landatutako Gernikako arbolaren kimua lapurtu dute ekitaldia baino lehen

Bizkaiko Foru Aldundiak Erandion duen haztegira joan behar izan dute beste bat lortzeko. Beraz, aurkezpen-ekitaldia atzeratu egin da.

Iñigo Urkulluk hartu du parte ekitaldian
Iñigo Urkulluk hartu du parte ekitaldian
Iñigo Urkulluk hartu du parte ekitaldian

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ribabellosan (Araba) landatutako Gernikako arbolaren kimua lapurtu zuten atzo gauean, gaurko aurkezpena baino lehen. Horrenbestez, ekitaldia atzeratu behar izan dute. Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du parte.

Udaleko arduradunek atzo landatutako zuhaitza desagertu egin dela ikusi dute gaur goizean. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Erandion duen haztegira joan behar izan dute beste bat ekartzeko.

Ribabellosara itzuli direnean, kimu berria landatu dute. Lehendakaria eta hainbat herritar izan dira ekitaldian, eta lehen lur palakadan bota dituzte.

Urkulluz gain, Pilar Garcia de Salazar Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordea, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea egon dira.

Ekitaldira iritsi denean, lehendakariak eskua eman die segurasunaz arduratzen ari ziren ertzainei, Inocencio Alonsoren heriotzagatik elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Albisteak