Gizartea -

Istiluak Bilbon

San Mameseko istiluetan atxilotutako 9 ultrak aske utzi dituzte

Atzemandako bost euskal herritarrak dira; hiru, errusiarrak, eta bat, poloniarra.

Istiluak Bilbon. Argazkia: EFE
Istiluak Bilbon. Argazkia: EFE
Istiluak Bilbon. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan Bilbon Athleticen eta Moskuko Spartakeko ultren artean izandako istiluetan atxilotutako 9 pertsonak aske utzi dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, epailearenera eraman dituzten lehenak lau atzerritarrak izan dira: 27 eta 37 urteko hiru errusiar, eta 30 urteko poloniar bat.

Ondoren, bost euskal herritarrak eraman dituzte (denak 20 eta 25 urte artekoak).

Istiluetan ertzain bat, Inocencio Alonso, hil zen, bihotzekoak jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak