Gizartea -
Eraiste-lanak Bilbon
Artxandako jolas-parkearen eraiste-lanen hirugarren fasea hasi da
Jolas-parkea 1990an itxi zuten, baina eramuaren egoera txarra zela eta, Foru Aldundiak dena eraistea erabaki du. Lanak lau hilabetez luzatuko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Artxandako jolas-parke ohiaren eraiste-lanen hirugarren fasea hasi da asteazken honetan Bilbon. Parkea 1990tik itxita zegoen.
Aurreko bi asteotan parkeko elementuak eskuz eta hondakinen tratamendua aztertuz kentzen ibili dira, Bizkaiko Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez.
Parkeko instalazioen egoera txarra eta horrek ekarri ahal duen arriskua dela eta, Foru Aldundiak dena eraistea erabaki du. Horretarako, lau hilabete eta 850.000 euroko aurrekontua izango ditu.
Datozen asteotan bulegoen erakinak, takilak, kafetegiak eta abarreko zerbitzuak eraitsiko dituzte.