Gizartea -

Kataluniako atentatuak

Bartzelonako Udala akusazio gisa agertu da Rambletako atentatuaren epaiketan

Erasoaren kaltetu moduan dagozkion 'jarduera penalak eta zibilak erabiltzeko' eskubidean oinarrituta hartu du erabakia Udalak.

Rambletako atentatuen biharamuneko argazkia. EFE
Rambletako atentatuen biharamuneko argazkia. EFE
Sei hilabete Rambletako atentatuak jazo zirenetik

0:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Udala akusazio partikular gisa agertu da 2017ko abuztuaren 17an Rambletako atentatu terroristaren epaiketari begira.

Erasoa gertatu zela sei hilabete bete direnean eman du Udalak erabakiaren berri ohar batean. Hala, eskaria Auzitegi Nazionaleko 4. instrukzio epaitegi nagusian egin duela azaldu du.

Atentatuaren kaltetu moduan dagozkion "jarduera penalak eta zibilak erabiltzeko" eskubidean oinarrituta hartu du erabakia Udalak. Horrez gain, biktimei eta haien familia ahalik eta laguntza gehien eman nahi diela zehaztu du.

Atentatuak sortutako kalteak aztertzeko egindako txosten batean oinarritu du Udalak urrats hori. Era berean, larrialdi egoerari aurre egiteko giza baliabideetan egindako gastua ere hezurmamitu du akusazioarako egindako idatzian.

Halaber, hiriaren ordezkari nagusi den heinean, atentatuaren egileei erantzun juridiko egokia emateko beharrezkoak diren baliabideak eskatzeko eta jartzeko eginbeharra duela berretsi du.

Subsidiarioki, Udaletxeak epaiketan herri akusazio moduan ere agertzeko nahia aldarrikatu du, erasoaren neurria eta garrantzia kontuan izanik, herritarren interes orokorreko gaia delako. Hori dela eta, "prozeduran aktiboki sartzera behartuta" dagoela argudiatu du, "herritarrak defendatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Bartzelona Atentatuak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea