Gizartea -

Maulak

'Nigeriar-gutunen' bidezko iruzurra antzeman dute Nafarroan

Iruzurgileek diru pixka bat irabazteko atzerriko negozio batean dirua inbertitzeko eskatzen diote biktimari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 'nigeriar-gutunen' bidezko maula antzeman du Nafarroan. Iruzurgileek diru pixka bat irabazteko atzerriko negozio batean dirua inbertitzeko eskatzen diote biktimari.

Beste batzuetan, iruzurgileak abokatu gisa aurkezten du bere burua, eta biktimari laguntza eskatzen dio bezero baten herentzia bat kobratzeko.

Foruzaingoak agiri batean ohartarazi duenez, oraingo honetan maula posta elektroniko bidez egin dute, eta faltsua dela antzematea erraza da horretarako interneteko itzultzaile bat erabili baitute.

Posta bidez edo sakelako aplikazioen bidez jasotako mezu mota horiei ez erantzuteko gomendatu du Foruzaingoak; eta, horrelakorik jasotzen bada, poliziari abisatzeko eskatu dute, horiek ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak Gizartea Gaurko azken ordukoa