Gizartea -
Nafarroa
Erromes bat erreskatatu dute hipotermia zantzuekin, Ibañetan
Aurizko suhiltzaileek bart erreskatatu dute 65 urteko kanadarra.
EITB.EUS
Aurizko suhiltzaileek Ibañeta mendatean (Orreaga, Nafarroa) galduta zegoen erromes bat erreskatatu dute bart, Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturrion arabera, 65 urteko gizon kanadarrak berak deitu zuen larrialdietara, 19:15 aldera, mendatetik hurbil galduta zegoela esanez. Aurizko suhiltzaileak orotariko ibilgailu eta beldar-ibilgailu birekin bertaratu dira. Elur asko eta laino itxia zegoen arren, handik gutxira (20:30) topatu dute gizona, Ibañeta gainetik kilometro batera.
Erromesa "oso urduri" zegoen eta hipotermia zantzuak zituen, tenperatura baxuengatik. Orreagako aterpetxera eraman zuten, eta hantxe geratu zen, suspertzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea