Gizartea -

Arriskua Somaliako kostaldean

Euskal atunontzi batek beste eraso pirata bat galarazi du, tiroka

Playa de Anzoras atunontziko agenteek tiroz erantzun behar izan dute bi ontzi pirataren eraso saiakera baten aurrean. Tripulatzaile guztiak onik daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Playa de Anzoras Bermeoko Pevasa enpresako atunontziaren segurtasun agenteek eraso pirata bat saihestu dute gaur goizaldean Indiako Ozeanoan, Somaliako kostaldetik 370 miliara.

Eraso saiakera 04:00etan inguru jazo da. Ordu horretan, bi ontzi pirata gerturatu zaizkio euskal arrantza-ontziari, eta agente pribatuak eta erasotzaileak tiroka hasi dira. Azkenean, baina, piratek ihes egin dute.

Tripulatzaile guztiak onik daude.

Astebetean euskal atunontzi bati erasotzen saiatu diren bigarren aldia izan da gaurkoa. Izan ere, asteartean, Erroxape ontziko agenteek ere eraso bat saihestu zuten, tiroka.

Joan den asteburuan berdin gertatu zitzaion Demiku atunontziari, eta urriaren 31n Elai Alai-ri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea