Gizartea -
Osakidetza
EAEk minbiziaren biziraupen tasa handiena du Europan
Gizonen kasuan, biziraupen tasa % 52koa da eta emakumeen kasuan % 60koa. Datuak, Europa eta Espainiakoak baino hobeak dira.
Agentziak | Erredakzioa
Minbiziaren biziraupen indizea asko hazi da azken urteetan Euskadin. 2000 eta 2012 urteetan jasotako datuen arabera, minbizia diagnostikatu eta bost urtera, gizonen kasuan, biziraupen tasa 49,2tik % 52ra hazi da eta emakumeen kasuan 57,1etik % 60ra.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, Osakidetzako, Onkologikoako, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko CIBEReko profesionalen talde batek parte hartu dute asteazken honetan, Bilbon, Jon Darpon Osasun sailburuak aurkeztutako ikerketan.
EAEn 2000 eta 2012 urteen artean diagnostikatutako tumore inbaditzaile guztiak aztertu zituzten, 14 urtetik gorako herritarretan, Minbiziaren Herritarren Euskal Erregistroaren datuekin.
Datuak, Europa eta Espainiakoak baino hobeak dira. Europak 5 urteko biziraupen erlatiboa izan zuen tumore guztietarako, eta antzeko epean, % 50,3 gizonetan eta % 58 emakumeetan. Estatuari dagokionez, Espainiako biziraupen-tasa ere % 48,9tik beherakoa da gizonetan eta % 58tik beherakoa emakumeetan.
Minbizi kasuak aztertuz gero, prostatako minbizia duten 10tik bederatzik bizirautea lortzen dute. Bularreko minbizian, biziraupen tasa ere altua da, %86koa.
Aipatzekoa da baita ere, bai gizonezko zein emakumezkoen kasuan koloneko eta ondesteko minbizien biziraupen tasak gorakada nabarmen izan duela.