Gizartea -
Bizkaia
Larrabetzuko luiziaren ondorioz BI-3102 errepideak 3 edo 4 hile itxita emango ditu
Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.
Agentziak | Erredakzioa
Mendi-hegal baten luiziak BI-3102 errepidearen zati bat txikitu du goizaldean, Larrabetzun (Bizkaia). Lur-jausiaren ondorioz errepideak hiru edo lau hilabete itxita eman beharko ditu. Azpiegiturak kalte handiak ditu. Horrela, Gamiz-Fika eta Larrabetzu/Morga artean trafikoa desbideratuko dute.
Mendi-magalean ezegonkortasun handia da. Horregatik, zonaldera ez hurbiltzeko gomendioa eman dute agintariek, arriskutsua izan daitekeelako.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, teknikariak lur-eremua aztertzen ari dira BI-3102 errepidearen inguruan (Mungia-Astoreka), Astoreka gainetik gertu. Mendi-hegalaren haustura handia gertatu da goizaldean, eta errepideari eragin dio.
Lur-sail pribatua da. Ezegonkortasun handia eta mugimenduak gertatzen ari dira oraindik. Horregatik, zonaldera ez gerturatzeko gomendioa eman dute arduradunek, arriskutsua izan daitekeelako.
25.000 metro karratuko lur-irristatzea
Luiziak 25.000 metro karratuko eremuari eragin diola ondorioztatu dute lehen azterketek. Lur-jausiak BI-3102 errepidea harrapatu du tartean.
Luiziak kalte handiak sortu ditu BI-3102 errepidean. Azterketa sakonago bat egiteko zain, errepidearen 300 metro luze eta 100 metro zabal kaltetu ditu lur-jausiak.
Honenbestez, errepidea itxi behar izan dute eta Gerekiz gainetik zirkulazioa desbideratzeko ibilbideak prestatzen ari dira. Gutxienez, hiru edo lau hilabete itxita eman beharko ditu errepideak.
Hala eta guztiz ere, kalteen azterketa sakonago bat egin behar dute oraindik, eta errepidea konpontzeko aukera ezberdinak aztertu.
Argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia
WhatsApp bidez biralizatutako argazkiak