Gizartea -

Osakidetza

Itxaron zerrendak murrizteko eskatu dio Legebiltzarrak Osasun Sailari

Itxaron zerrenden egoerari buruzko azterketa sakona egiteko eskatu diote; batez ere, paziente larrienen kasuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailari itxaron zerrenden egoerari buruzko azterketa sakona egin dezala eskatzea adostu du Eusko Legebiltzarrak, eta azterketa eta hiru hilabeteren buruan, itxaron zerrendak ahalik eta gehien murrizteko plangintza osatzeko eskatu dio.

Talde politiko guztiek bat egin dute eskariarekin; izan ere, aspaldian zeresana eman dute Osakidetzako itxaron zerrenak. Hori horrela, aho batez eta beste ezer baino lehen, datu zehatzak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Azken urteetan izan duten bilakaerari buruzko datu zehatzak eskatu dituzte, besteak beste, kirurgiari, froga osagarriei eta espezialitateei, prozesu asistentzialei eta atzerapen gehien jasaten duten zentroei buruzko datuak.

Datu horiek eskuetan, eta hiru hilabeteko baino lehen, itxaronaldia murrizteko plana eskatuko dio Legebiltzarrak Osasun Sailari.

Baliabide publikoei lehentasuna eman beharko die Osassun Saileko planak, eta baliabide horiek hobetzeko, entitate pribatuetan baino, entitate publikoan egin beharko dituzte inbertsioak.

Bestalde, banakako informazio sistema abian jartzeko eskatu diote, gaixoak jakin dezan bere kasuari buruzko nondik norako guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea