Gizartea -
Otsailak 15
Heltzear da urteko lehenengo eklipsea
Ilargia eguzkiaren eta Lurraren artean kokatuko da, eguzki-eklipse partziala eginez. 18 urte barru gertatuko da horren moduko hurrengo eklipsea.
eitb.eus
Ikuskizun astronomiko berria izango da gaur, otsailak 15, urtarrileko ilargi bete bereziaren ondotik: eguzki-eklipse partziala.
Oraingo honetan eguzkiaren zati bat besterik ez du hartuko ilargiak, eta soilik Hego Amerikan eta Antartidan egongo da ikusgai. Leku batzuetan, gainera, ilunabar eklipsatua ikusi ahal izango da.
Zehatz-mehatz, eguzki-eklipse partziala ikusteko lekurik aproposenak honako hauek dira: Ozeano Bareko eta Atlantikoko leku batzuk (hegoaldean), Argentina, Txile, Uruguay, Brasil (hegoaldea), Paraguay (hegoaldea) eta Antartida.
Ezinbestekoa da neurriak hartzea ikusi nahi izanez gero, eguzkia uneoro egongo baita ikusgai.