Gizartea -
Manifestazioa Beasainen
'El Muki' izeneko ohiko gaizkile batek Goierriko eskualdea izututa du
Joan den asteburuan El Muki-k hiru gazte bahitu zituen, Ordizian. Poliziak oraindik ez du gaizkilea atxilotu. Gertakari horrengatik protesta egiteko ehundaka lagun atera dira kalera.
Erredakzioa
Goierriko eskualdeko bizilagun ugari Beasaineko udaletxearen aurrean bildu dira joan den asteburuan Ordizian izandako bahiketarengatik protesta egiteko. Goierritarrek eskualdean duten segurtasun falta salatzeko egiten duten bigarren ekimena da. Oraingoan, "El Muki" izeneko ohiko gaizkile batek joan den asteburuan hiru gazte bahitu izana salatu nahi dute. Poliziak oraindik ez du "El Muki" atxilotu.
"El Mukik" gazteak atxiki zituen eta horietako bat kotxea hartzera eta Zaragozara eramatera behartu zuen. Bertan, gainrea, hainbat delitu egin zituen. Azkenean, Ejea de los Caballeros herrian (Zaragoza) utzi zuen.
Ordiziako Udalak segurtasun faltarengatik arduratua dagoela esan du. Hala ere, Jose Miguel Santamaria alkateak zuhurtzia eskatu die bizilagunei.
Gaurko manifestazioa deitu duen Beasaineko gazteen elkarteak, bestalde, goierritarrei parte hartzeko eskatu die gertakarien gaitzespena erakusteko, eta ehundaka lagun atera dira kalera.