Gizartea -

15 salaketa

Donostiako tatuatzaile atxilotua espetxera bidali du epaileak

Goizean berriro galdekatu ondoren, magistratuak behin-behineko espetxealdia ezarri dio atxilotuari, sexu-abusu eta jazarpenak leporatuta.

Donostiako tatuatzaile atxilotua. Irudia: EiTB
Donostiako tatuatzaile atxilotua. Irudia: EiTB
Donostiako tatuatzaile atxilotua. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako tatuaje dendako jabea espetxera bidali du gaur epaileak, sexu-abusuak eta jazarpenak egotzita. Orain arte atxilotuaren aurkako 15 salaketa aurkeztu dituzte, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Tatuatzailea otsailaren 5ean atxilotu eta asteazkenean epailearen esku utzi zuten, eta deklaratu ondoren atxilo-aldia luzatzea erabaki zuen magistratuak, ostegun honetan ikerbidearekin jarraitzeko.

Goizean berriro galdekatu ostean, epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio atxilotuari.

Ikerketa

Ikerketaren inguruko informazio guztia epaitegiaren esku utzi du Udaltzaingoak, baita aurkeztutako salaketa guztiak ere; gaur 14 izatetik 15 izatera pasa dira, Udaleko iturriek zehaztu dutenez.

Auziaren ikerketa ofizioz hasi zen iragan astean, emakume batek Facebook sare sozialean Donostiako tatuaje denda batean sexu-jazarpena jasan zuela salatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea