Gizartea -

Indarkeria matxista

2 urte eta 10 hilabeteko zigorra, Donostian bikotekide ohiari abusuak egiteagatik

Epaia ez da behin-betikoa eta Gipuzkoako Auzitegian apelazioa aurkezteko aukera dago.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati bi urte eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote, Donostian bikotekide ohiari sexu abusuak egiteagatik, eta biktima babesteko agindua urratzeagatik. Ezin zuen biktimarekin komunikatu, ezta harengana hurbildu ere. Epaia ez da behin-betikoa eta Gipuzkoako Auzitegian apelazioa aurkezteko aukera dago.

Kasuaren epaiaren arabera, erasoa 2015eko apirilaren 18an gertatu zen. Prozesatuak lantokiaren kanpoan itxaron zion bikotekide ohiari, eta segika hasi zitzaion. "Une jkain batean", aparteko leku batera ereman eta, eskutik heltzen zion bitartean, ukituak egin zizkion arroparen gainetik.

Hala ere, biktimak "alde egitea" lortu eta korrika ihes egin zuen, akusatua segika zuela. Hurbileko osasun zentro batean sartu ostean, "bikotekideari deitu zion, eta haren bila joan zen segituan". Prozesatuak atzetik jarraitu zien, "bidearen erditik korrika", eta "ia harrapatu egin zituen semaforo baten parean".

Epaiketan, gizonak ukatu egin zuen bikotekide ohiari ukituak egin izana. Alabaina, sententziak ez dio sinesgarritasunik eman erasotzailearen bertsioari, eta biktimak salatutako gertaerak hartu ditu aintzat.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Tratu txarrak Espainian Gizartea Gaurko azken orduko albistea