Gizartea -

Polizia Nazionala

40 gizon atxilotuta, horietako 4 Euskal Herrian, pedofiliaren aurkako operazio batean

Akusatuek partekatzen zuten pedofilia-materiala "oso larria" da. Gainera, lau neskatori sexu-jazarpena egin izana ere egotzi diote atxilotuetako bati.

Pedofiliaren aurka Polizia Nazionalak abiatutako operazioan 40 gizon atxilotu dituzte. Argazkia: EFE
Pedofiliaren aurka Polizia Nazionalak abiatutako operazioan 40 gizon atxilotu dituzte. Argazkia: EFE
Pedofiliaren aurka Polizia Nazionalak abiatutako operazioan 40 gizon atxilotu dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 40 gizonezko atxilotu ditu Estatuko 17 probintziatan, horietatik lau Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, Internet bidezko 'peer to peer' partikularren arteko trukea erabilita, pedofilia-material "oso larria" partekatzeagatik, Polizia Nazionalak berak jakinarazi duenez.

Desegindako sarea osatzen zutenek goi-mailako profil teknikoa dute, eta irakasleak, ingeniariak, langile publikoak, autonomiak, langabetuak eta pentsiodunak, besteak beste, aurki ditzazkegu.

Atxiloketak honako autonomia erkidego hauetan izan dira: Alacanten (5), Almerian (1), Avilan (1), Bartzelonan (4), Lleidan (1), Gironan (1), Caceresen (1), Cordoban (2), Granadan (1), Gipuzkoan (1), Madrilen (10), Malagan (2), Palma de Mallorcan (2), Iruñean (1), Pontevedran (1), Valentzian (4) eta Bizkaian (2).

Alacanten atxilotutakoari, gainera, lau neskatori sexu-jazarpena egin izana ere egotzi diote, eduki sexuala zuten adingaberen argazkiak lortzen saiatzen baitzen, geroago editatu eta Internetera igotzeko.

'Dark web'

Poliziaren arabera, pedofilia-artxiboak ezabatzeko software konkretu bat erabiltzen zuten atxilotu gehienek, eta 'dark web'era ('Internet ezkutua') sartzeko nabigatzaileak ere.

Cordobako sabai batean irismen handiko wifi antena bat aurkitu zuen Poliziak, informatikan aditua zen atxilotuetako batek berak jarritakoa, hain zuzen ere, eta konexio ezkutuak egiteko erabiltzen zituzten.

Guztira, 42 etxebizitza miatu dituzte, eta agenteek ordenagailu eramangarri anitz konfiskatu dituzte, 100 disko gogor baino gehiago, eta pedofilia-materiala gordetzeko CD eta DVD ugari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Delituak argazkiak Sare sozialak Gizartea Gaurko azken orduko albistea