Gizartea -
Landetan desagertu zen
Pierre Agnes konpainiako zuzendariaren heriotza baieztatu du Quiksilverrek
Enpresaburu ezaguna iragan asteartean desagertu zen, arrantzan egitera atera ondoren. Bere ontzia hutsik agertu zen Hossegorreko hondartza batean.
ETB | eitb.eus
Egun batzuk isilik eman ondoren, Pierre Agnes bere zuzendari nagusiaren heriotza baieztatu du gaur Boardriders-Quiksilver konpainiak, ETBk aurreratu duenez. Enpresak egoitza Donibane Lohizunen (Lapurdi) du.
Enpresaburu ezaguna iragan asteartean desagertu zen, arrantzan egitera atera ondoren.
Gutxi geroago haren ontzia hutsik agertu zen Hossegorreko hondartza batean, Landetan.
Datozen egunetarako omenaldi-sorta iragarri du konpainiak.
Pierre Agnes Quiksilver konpainiako zuzendari nagusia. Irudia: EiTB
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea