Gizartea -
Indarkeria matxista
Sexu jazarpenagatik tatuatzaile baten aurkako 4 salaketa ikertzen ari dira Donostian
Biktimetako batek sare sozialen bidez salatu zuen jasandakoa, eta emakumeei dendara ez joateko gomendatu zien. Donostiako Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du.
Agentziak | Erredakzioa
Sexu jazarpena egotzita, tatuatzaile baten kontra aurkeztutako lau salaketa ikertzen ari da Donostiako Udaltzaingoa, eta herritarrei laguntza eskatu die auzia ikertzeko lekukotza gehiago izateko.
Sare sozialen bidez salatu du emakume batek gertaturikoa; Facebookeko bere profilean azaldu zuenez, bere tatuatzaileak "sexu-jazarpena" eragin zion.
Bezeroaren esanetan, tatuatzaileek "lehen minututik" egin zituen sexuari buruzko komentarioak, "ipurditik heldu zion", "biluzik zuen aldakatik", eta "praketako botoia askatzera" behartu zuen; emakumekoak, aldiz, tatuaje txiki bat bakarrik eskatu zion, besorako.
Biktimak adierazi duenez, "jarrera hori ikusita, ikaratuta nengoen; tatuatzailea lanean zegoela, isilik egon nintzen, oso beldur nintzelako. Alde egin nahi nuen, baina guztiz shock-egoeran nengoen".
Halaber, eskatu die emakumeei ez joateko denda horretara, "ez pairatzeko nik jasandakoa"; nabarmendu duenez, azalean duen tatuajeak "betiko" gogoraraziko dio "nola tratatu zuen" tatuatzaileak.
Martin Ibabe Hiritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak, agiri baten bidez, azaldu du ikerketa abiatu duela Udaltzaingoak; oraingoz, lau salaketa daude, auzi honetan.
"Informazio gehiago izatea xede", Udalak eskatzen dio "beste daturen bat izan lezakeen edonori" Udaltzaingoarekin harremanetan jar dadila. Ikerketa-unitatea txosten bat ari da egiten, epaileari helarazteko asmoarekin.
Ikertuaren dendari eraso egin diote gaur. Pintadak egin dituzte, tatuatzaileari “txerri” eta “sexu-erasotzaile” deituz.
______________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.