Gizartea -

Sutea

Iruñeko klinika bateko 169 pazienteak hustu dituzte, sute baten ondorioz

Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, kea arnastu dutelako.

Foruzainak eta suhiltzaileak Iruñeko Aita Menni klinikan. Argazkia: EFE
Foruzainak eta suhiltzaileak Iruñeko Aita Menni klinikan. Argazkia: EFE
Foruzainak eta suhiltzaileak Iruñeko Aita Menni klinikan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, Iruñeko Aita Menni klinikan izandako sute batean ondorioz. Paziente guztiak, 169, ebakuatu egin behar izan dituzte.

Foru Gobernutik jakinarazi duenez, ospitalea eramandakoetako bat sutea hasi den gelan zegoen emakume bat da. Beste biak hari laguntzera joan diren erizainak dira. Ez dute erredurarik egin, baina kea arnastu dute.

Sutea 18:05ean hasi da. Ordu horretan, gela bateko koltxoiak su hartu du. Suhiltzaileek ikerketa abiatu dute, eta ez dute baztertzen sua arduragabekeria baten edo zigarro baten ondorioz piztu izana.

Sugarren ondorioz, gela belztuta geratu da, eta kea hirugarren solairuko beste hainbatetara zabaldu da.

Protokoloari jarraituta, klinika osoa ebakuatu dute, baina ondoren gehienak geletara itzuli ahal izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa gaur Suteak albisteak Gaurko azken orduko albistea