Gizartea -

Memoria historikoa

Zeanurin topatutako gudarien gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari dira

Familiek DNA laginak eman dituzte, Gogora Institutuak eta Aranzadi Elkarteak gudarien nortasunak egiazta ditzaten.

Zeanuriko Altun mendian egindako deshobiratzea. Argazkia: EiTB
Zeanuriko Altun mendian egindako deshobiratzea. Argazkia: EiTB
Aurrera darrai Zeanurin agertutako bost milizianoen identifikazioak

2:00

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gogora Institutua eta Aranzadi Zientzia Elkartea elkarlanean ari dira 2017ko azaroaren 18n Zeanuriko Altun mendian topatu zituzten bost gudarien gorpuzkiak identifikatzeko.

Bostetik hiru (Pedro Garcia Gil, Pedro San Millan Beitia eta Isaias Rebollo Cardo) soinean zeramaten plaka zenbakiaren bidez identifikatu zituzten. Gainerako biak Jose Maria Alberdi Ruiz eta Valentin Fernandez Soto direla uste dute.

Horrela bada, Gogora eta Aranzadiko kideak senideekin harremanetan jarri dira eta DNA laginak hartu dizkiete asteazken honetan, gudarien nortasunak berresteko asmoz.

Valentin Fernandez Soto gudariaren familiarekin harremanetan jartzea, baina, ez dute lortu. Horrenbestez, borrokalari horren inguruko informazioa izan dezaketen pertsonei Gogora Institutuarekin harremanetan jar daitezela eskatu die Aintzane Ezenarro zuzendariak.

Senideak "hunkituta" agertu dira identifikazioaren berriarekin eta Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gogora Institutuak egindako lana eskertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Frankismoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Arratia-Nerbioi albisteak Zeanuri Aranzadi Elkartea Gogora Institutua gaur