Gizartea -

Hondakinak

Loiolako eta Urumeako zabortegiak desegingo ditu Donostiako Udalak

Goiaz Txikiko zabortegi klandestinoa “berehala” desegiteko agindua eman du Udalak, Eguzki kolektibo ekologistak asteartean salatu ondoren.

Goiaz Txikiko zabortegi klandestinoa. Argazkia: Eguzki
Goiaz Txikiko zabortegi klandestinoa. Argazkia: Eguzki
Goiaz Txikiko zabortegi klandestinoa. Argazkia: Eguzki

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiolako legez kanpoko zabortegia eta Urumeako autobiaren eta trenbidearen artean kokaturik dagoen hondakindegi klandestinoa desegingo dituela iragarri du gaur Donostiako Udalak.

Miguel Angel Diez zinegotziak gaur agiri batean jakitera eman duenez, zabortegi klandestinoa “berehala” desegiteko agindua eman dute, Eguzki kolektibo ekologistak asteartean salatu ondoren.

Jarduera “klandestino eta kutsakorrarekin” amaitzeko “beharrezko neurriak” hartzea eskatu zion kolektibo ekologistak Udalari, eta baita “isurien arduradunak zigortzea” ere.

“Ez da isuri zehatz edo bakan bat, astez aste obra-hondakin gehiago pilatzen ari dira bertan”, adierazi zuen Eguzkik agiri batean. Zabortegia Goiaz Txikitik gertu dagoela zehaztu zuen.

Ondarretako hondartza

Bestalde, azken asteetako euri-jasek Ondarretako hondartzaren horman egindako kalteak dagoeneko konpontzen ari direla azaldu du Diezek.

“Laster arazoa konponduta egongo da eta zuloa handitzea eragotziko dute”, ziurtatu du zinegotziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Ondarreta hondartza Loiola auzoa albisteak Ingurumena azken ordukoa Euskadiko kutsadura gaur