Gizartea -

Iruñea

Sanferminetan berriro erabiltzeko baso bakarra egoteko lanean ari da Udala

Tabernek baso bakoitzeko 42 zentimo ordaintzea da proposamena, hala, basoarekin geratuko lirateke, eta berriro erabili ahal izango lituzkete datozen urteetan.

2017ko sanferminetako artxiboko irudia. EFE
2017ko sanferminetako artxiboko irudia. EFE
2017ko sanferminetako artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminetan tabernetan eta jai guneetan berriro erabiltzeko baso bakarra egoteko lanean ari da Iruñeko Udala, Nafarroako hiriburua hiri berdea dela islatzen duen diseinua duela.

Armando Cuenca Hiri-Ekologia eta Mugikortasun zinegotzi ordezkariak berriro erabiltzeko basoen erabilerari buruzko ikerketa bat aurkeztu du asteazken honetan. Jai gune eta establezimendu guztietan baso bera banatzearen alde egin du, eta herritarrak hiria zaintzen inplikatu behar direla nabarmendu du, bereziki sanferminetan eta hiriko beste hainbat jaietan.

2017an zerbitzua doan eskaini zuten, bai banaketa, bai garbiketa, baita basoa ere, eta ez zuen inolako kosturik izan establezimenduentzat.

Urte honetarako aurkeztutako sistemarekin, harreman ekonomikoa orekatzea dute helburu, eta inplikatuta dauden hiru aldeei kudeaketaren onurak banatzeko garaian sistemaren parte egitea: Udalari, enpresa kudeatzaileari eta establezimenduei.

Taberna eta gune sozialek baso bakoitzeko 42 zentimo ordaintzea da proposamena, hala, basoarekin geratuko lirateke, eta berriro erabili ahal izango lituzkete datozen urteetan. Litro erdiko ontziek 50 zentimo balioko lukete, eta litrokoek 55 zentimo.

Udalak garbiketa, kudeaketa eta biltegiratze gastuen zati bat hartuko luke, eta taberna bezeroak emandako euroarekin geratuko litzateke. Tabernak ahalik eta baso gehienak berreskuratzen saiatzea da helburua, zenbat eta baso gehiago, mozkin handiagoa lortuko lukeelako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Iruñean Gaurko azken ordukoa