Gizartea -

Heriotza

Munduko gizonik adintsuena hil da, 113 urte zituela

Francisco Nuñez Olivera bart gauean hil da jaiotako herrian, Bienvenidan (Badajoz).

Francisco Nuñez Olivera. Argazkia: Forta.
Francisco Nuñez Olivera.
Francisco Nuñez Olivera. Argazkia: Forta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Nuñez Olivera munduko gizonik adintsuena hil da bart gauean, 113 urte zituela, Bienvenidan (Badajoz).

Hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Bienvenidako ermitan, Udalak Facebooken zabaldu eta Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.

"Heldu da nahi ez genuen eguna: 113 urterekin hil da. Bienvenidan hil da, gure herrian, jaio zen herrian. Bere senideen maitasunarekin eta bere herritarren mirespenarekin hil da", dio sare sozialean zabaldutako mezua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea