Gizartea -

Gertakaria

ETBko kameralari bati eraso egin diote Iturengo inauterietan

ETBko Erredakzio Kontseiluak "informazio askatasunaren aurkako" erasoa gaitzetsi du, eta "lankideari erabateko babesa eta elkartasuna" agertu dio.

Iturengo (Nafarroa) herritarrak mozorrotuta. Argazkia: EFE
Iturengo (Nafarroa) herritarrak mozorrotuta. Argazkia: EFE
ETBko kamerari bati eraso egin diote Iturengo ihauterietan

1:24

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malerrekan (Nafarroa) inauterietan erabat murgilduta daude. Gaur Zubietako joaldunak hartu dituzte Iturengo kaleetan. Iaz sare sozialetan polemika piztu zen festa hauetan azeri eta basurde hilak erabiltzeagatik.

Gaur herriaren sarreran "errespetua" eta "ez grabatzea" eskatzen zuten. Hori irakurrita ere, hara joan den Euskal Telebistaren lan taldeak ez zuen erasorik sufritzea espero.

Espaloiaren gainean, trabarik egin gabe zegoela, jasan du erasoa kameralariak, ETBk jakitera eman duenez. Azalpenak eskatu dizkio mozorro baten atzean zegoen erasotzaileari, baina ez dio erantzun; bai, ordea, ikusle batek.

ETBko Erredakzio Kontseiluak "informazio askatasunaren aurkako" erasoa gaitzetsi du, eta "lankideari erabateko babesa eta elkartasuna" agertu dio.

Ituren eta Zubietako herritar batzuek ez dituzte kamerak gustuko eta argi utzi dute azken urteetan. Iaz bertan hartutako irudiek polemika piztu zuten. Debekatuta dago animalia basatiak horrela erabiltzea eta horrelakorik gerta ez dadin laguntza eskatu die Foruzaingoak udalei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Inauteriak Euskadin 2024 Gizartea Gaurko azken orduko albistea