Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Ourensen emakume bati sexu-abusuak egitea egotzita
Emakumezkoa indarrez giltzapetzea eta horri sexu-abusuak egitea leporatu diote aurrekari penalak dituen 40 urteko atxilotuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande goiz honetan Ourensen, emakumezko bat etxebizitza batean ustez indarrez atxikitzeagatik eta sexu-abusuak egiteagatik.
Polizia-operazioa 08:00etan abiatu dute, Cidades das Burgaseko San Frantzisko kalean. Coruñako Polizia Nazionaleko Operazio Berezietarako agenteak bertaratu dira, emakumezko biktimaren testigantzaren arabera, gizonezkoak su-armak zituen etxean. Etxebizitzara sartuta, ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, armak aurkitu barik.
40 urteko atxilotuak aurrekari penalak ditu, eta polizia-etxera eraman dute. Bihar eramango dute Instrukziozko 3. Epaitegiaren epailearen aurrera.
--------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.