Gizartea -

Deban hondartuta

Motxok 12 tona gasolio isuri ditu eta flotaraztea ezinezkoa dela diote

Momentuz, ez dute kutsadura arrasto esanguratsurik ikusi. Astelehenean, armadorea eta asegu-etxea Kosta Zerbitzuan bilduko dira arrantza ontziarekin zer egin erabakitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motxo arrantza ontzi bizkaitarrak 12 tona inguru gasolio isuri ditu, baina Itsasoko Laguntzaren arabera, ez da "inolako kutsadura arrastorik antzematen". Ostegun goizaldean Deba eta Zumaia artean hondartutako arrantza ontziaren birflotatzea ''ezinezkoa'' dela adierazi dute.

Goizeko lehen orduan, ostiral arratsaldean ikusitako kutsadura arrastoen garbiketa lanak hasi dituzte, hala ere, arrasto berri "esanguratsurik" ez dutela atzeman azpimarratu dute teknikariek.

Brankaren hondoan 12 tona gasolio gordetzen zituzten biltegiak hutsik aurkitu dituzte, eta bertan zegoen erregaia isuri egin dela ondorioztatu dute.

Hala ere, gasolioaren biodegradazio prozesuaren ezaugarriek, kutsadura hori antzematea zaildu egiten dute, izan ere, gasolioa hidrokarburo arina da. Dena den, Itsasoko Laguntzak lanean jarritako taldeak bertan jarraituko dute egoera kontrolpean izateko.

Flotaraztea, ezinezkoa

Arrantza ontziaren upategiak urez beteta daude eta alboratuta dago, eta armadoreak kontratatutako teknikarien eta Itsasoko Laguntzakoen arabera, horrek flotaraztea ezinezkoa egiten du.

Astelehenean Gipuzkoako Kosta Zerbitzuan bilera egingo dute armadoreak eta aseguru-etxeak ontziarekin zer egin erabakitzeko.

Goizean zehar, eta Gipuzkoako Ingurugiro Sailaren laguntzaz, ontziko sarea erretiratu dute "nabigazioan arazoak zor ditzakelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea