Gizartea -
Albiste faltsuak
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra
Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da.
EITB.EUS
33. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.
Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da.
WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.
Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.