Gizartea -

Bilbo

Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako adingabeak, Fiskaltzaren aurrean

Ertzain-etxean eman dute gaua. Biek aurrekariak dituzte indarkeriaz egindako lapurretengatik.

Ertzaintzaren agenteak hilketa izan zen etxebizitzaren aurrean. Argazkia: EFE
Hilketa Otxarkoagan. EFE
Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako adingabeak, Fiskaltzaren aurrean

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otxarkoaga Bilboko auzoko etxebizitza batean adineko bikote bat hiltzeagatik atxilotutako 14 urteko bi mutikoak Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eraman dituzte deklaratzera. Atzo atxilotu zituzten, eta ertzain-etxean eman dute gaua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago oraindik.

Bi mutikoek aurrekariak dituzte indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretengatik. Adingabeak direnez, baina, Adin Txikikoen Fiskaltzak hartuko du bere gain auzia.

Lehen atxiloketa igandeko 14:30ean egin zuten, Balmasedan (Bizkaia); bigarren atxiloketa, aldiz, Bilbon, 17:30 aldera.

Bikotearen hileta, bihar

Senar-emazteen hileta elizkizuna asteartean egingo dute, 18:00etan, Justo eta Pastor santuen parrokian.

Senar-emazteak ostegunean aurkitu zituzten hilda, etxean, Otxarkoaga auzoan. Gorpuek indarkeria-zantzuak zituzten, labankada ugari tartean.

Hiltzaileek bortizkeria handia erabili zuten, ikertzaileen esanetan. Familiarteko batek aurkitu zituen senideen gorpuak. Telefonoari erantzuten ez ziotela ikusita, haien etxera joan zen, eta bertan aurkitu zituen, hilda. Agintariei horren berri emanda, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen berehala, eta lan horren ondorioz egin dituzte bi atxiloketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Epaiketak argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Erailketak Otxarkoaga gaur